Berton bulegoan edo helbide elektroniko bidez egin daiteke helbieratzea. Ondasun Higiezinen Zergaren hobarien eskaerak aurkezteko epea ere zabalik dago, otsailaren 29ra arte.
Markina-Xemeingo Udalak deia egin die herritarrei, ibilgailuen gaineko zerga helbideratzeko; ordainagiria helbideratuz gero, ordainketa errazago egiteko aukera egongo da.
Zergak helbideratzeko bi bide zabaldu dituztek: aurrez aurre udaletxeko Berton bulegoan edo posta elektroniko bidez, udala@markina-xemein.eus helbidera idatziz. Herritarrek hiru datu zehaztu beharko dituzte: datu pertsonalak (Nortasun Agiriaren zenbakia, helbidea eta telefono zenbakia, besteak beste), matrikula zenbakia eta kontu korrontearen zenbakia.
Udalak jakinarazi duenez, ordainagiria helbideratuta dutenei martxoaren 7an kobratuko diete, zehaztu duten kontu korrontetik. Bestalde, helbideratu gabe dauden ordainagiriak etxera bidaliko dituzte ordainketa herriko bankuetan edo udaletxeko kutxazainean egin ahal izateko, barra kodea eskaneatuta.
Hobarien eskariak. Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ)
hobarien eskaerak aurkezteko epea ere zabalik dagoela adierazi du udalak,
otsailaren 29ra arte. Besteak beste, honako hauek eskatu dezakete hobaria: familia ugariek (etxebizitzaren gutxieneko balio egozgarria 300.000 eurotik beherakoa bada), energia berriztagarrien sistema homologatuak instalatu dituztenek, obra berriak eta birgaitze obrak egin dituztenek, nekazaritza kooperatibek eta babes publikoko etxebizitza edo etxebizitza programen parte direnek.
Informazio guztia udalaren web orrian jarri dute eskuragarri.