Zapatuan helduko da Markina-Xemeinera 'Basques in Australia' erakusketa
Zapatuan [otsailak 17] 12:00etan egingo dute erakusketaren aurkezpena, musika eskolako goiko solairuan.
Basques in Australia erakusketa helduko da Markina-Xemeinera asteburuan. Zapatuan, otsailaren 17an, egingo dute hain zuzen ere aurkezpen ekitaldia. 12:00etan jarri dute hitzordua, Arretxinagan dagoen Musika Eskolako goiko solairuan. Australiara emigratu zuten euskaldunei buruzko erakusketa izango da, eta bertan izan ziren batzuk aurkezpenean egongo dira, hainbat azalpen emateko.
Aurkezpenaren ostean, otsaila amaitu arte egongo da erakusketa ikusgai, zehazki, otsailaren 17, 18, 24 eta 25ean. Zapatuetan 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era egongo da zabalaik. Domeketan, ostera, goizez soilik zabalduko dute, 11:30etik 14:00etara. Sarrera doan izango da.