Jatetxe Nabarniz hirugarren urtez jarraian nagusitu da Ispasterren
Barikuan [otsailak 16] hasi eta atzo [otsailak 19] amaitu zen Ispasterko 38. zaldi-mando txapelketa.
Zaldi probek hartu dute azken asteetan Ispaster. Joan den astean 28. Kinttope txapelketa jokatu zen eta bertan Angel Txertudi busturiarra nagusitu zen. Atzo [otsailak 19] egin zuten bere txapelketako sari banaketa ere bai. Orain, berriz, zaldi-mando txapelketaren txanda izan da, eta Busturialdera joan da berriro manta eta txapela.
Hain zuzen ere hirugarren urtez jarraian nagusitu da Jatetxe Nabaniz Ispasterko probalekuan. 71 untzeko markagaz lortu zuen garapena Kepa Zubizarretaren lan taldeak. Bigarren Fikako Garbia Alabak izan ziren 69 untze eta 3/4eko markagaz eta podiuma Gamizko Torrotengi Eraiketak izan zen 65 untzegaz.
Zumaiako Talaia Jatetxea izan zen laugarren 62 untzegaz, bosgarren Urdulizko Olea 61 untze eta erdigaz, seigarren Guriezoko Fermin Santamaria 60 untzegaz, zazpigarren Lea-Artibaiko ordezkari bakarra Juan Uriarte aulestiarra 58 untzegaz, zortzigarren Xanarta zumaiarra 56 untze eta erdigaz eta bederatzigarren Samanoko Jose Iturriaga 56 untze eta laurdenagaz.