Herriko bideen erabilerei buruzko udal ordenantzan oinezkoentzat definitutako eremuetan zein gune historikoan (Alde Zaharrean eta Kantoipen) ez da ibi edota espaloia igarotzeko eskubideen erreserba lizentzia berririk emango.
Zaldupeko proiektua 12 urteko atzerapenagaz datorrela eta Aurrera Kirol Elkarteak sustatutako proiektua dela diote.
Aurrera Kirol Elkartea "pozik eta eskertuta" dago lortutakoagaz. Lanek iraun bitartean Zaldupen entrenatzen eta jokatzen jarraituko dutela zehaztu dute.
Mediku eta erizain zerbitzua herrian eduki dezaten eskatzeko elkartuko dira herritarrak etzi [otsailak 22] 12:30ean Markina-Xemeingo anbulatorio aurrean.
Bizkaiko Neguko Txapelketan emaitza ikusgarriak lortu ditu taldeak. Euskadiko Txapelketa lehiatuko dute sei igerilarik.
Atzo [otsailak 19] 19:45 inguruan piztu zen sua. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez ez zen zauriturik egon; kalteak materialak izan dira.
Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak antolatu zuen hitzaldia eta "oso gustura" egon ziren denak. Datorren astean bigarren zatia egingo dute.
Parte hartu nahi duten bakarlari nahiz musika taldeek izena eman beharko dute martxoaren 17a baino lehen.
Arrate EgaƱa Gimenez gipuzkoarraren obra landuko dute barikuan [otsailak 23], 19:00etan hasita.
Barikuan [otsailak 16] hasi eta atzo [otsailak 19] amaitu zen Ispasterko 38. zaldi-mando txapelketa.
'Noiz erosiko diegu sakelakoa?' hitzaldia emango du Miren Rosek 18:00etan kultur aretoan.