Aulestiko Jubilatuen Elkarteak irteera antolatu du Idiazabalera
Izena emateko azkenengo eguna martxoaren 4a izango da. Martxoaren 1ean podologo zerbitzua egongo da.
Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Elkarteak irteera antolatu du Idiazabal-Zerainera eta martxoaren 7an ipini du hitzordua. Egun osoko ekimena izango da eta izena eman nahi dutenek martxoaren 4a baino lehenago egin beharko dute, ohiko bideetatik egin behar da izen ematea: 600 42 55 04 (Elena) edo 94 627 92 06 (Privato) telefono zenbakietara deituta.
09:00etan ipini dute ordua Torrezelaitik ateratzeko eta bidaiari ekiteko. Goizean, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan bisita gidatua egingo dute. Bertan Idiazabal gaztaren historia eta nola egiten den ikusteko aukera izango dute. “Betiko artzain txabola baten erreprodukzioari esker, garai batean gazta egiteko erabiltzen zituzten tresnak ezagutuko ditu bisitariak”, ostean, gazta probatzeko aukera edukiko dute. Eguerdian, Zeraingo Oiharte Sagardotegian mahai inguruan batuko dira.
- 09:00. Irteera, Torrezelaitik.
- 11:30. Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita.
- 14:00. Bazkaria, Zeraingo Oiharte Sagardotegian.
- Bazkal ostean. Geldialdia, Bergaran.
Podologoa. Horrez gain, elkartetik zehaztu dutenez podologo zerbitzua egongo da martxoaren 1ean 15:00etatik aurrera. Hitzordua hartzea beharrezkoa izango da: 693 57 02 40 telefonora.