2024/2/21

Goi mailako zesta-puntaren ikuskizunaren lekukoa hartuko du Ezkurdik

Maialen Aldazabal eta Elaia Gogenola berriatuarrek eta Arai Lejardi eta Erika Mugartegi markina-xemeindarrek jokatuko dute emakumezkoen neguko txapelketaren bigarren ekitaldia. Aritz Erkiaga ispastertarra gizonezkoen banakakoan arituko da.

Ekiola Lea-Artibai proiektua aurkeztu dute Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako alkateek.

Eguzki energia sortu eta kontsumitzeko Bizkaiko lehenengo herri kooperatiba sortu dute eskualdean

Gaur [otsailak 21] Ekiola Lea-Artibai proiektuaren aurkezpena egin dute Etxebarrian: herritarrek eurek behar duten energia 100%ean sortu ahal izango dute. Informazio gehiago jaso edo bazkide izan nahi dutenentzat informazio saioak egingo dituzte martxoan Markina-Xemeinen, Lekeition eta Ondarroan.

Ana Martinez eta Elaxar Lersundi - Ekairen gurasoak

A.Martinez eta E.Lersundi: "Gauzak aldatzen doaz, gutxinaka eta gauzak ondo eginda"

Poza, tristura, ilusioa eta falta. Emozio kontrajarriak azaleratu dituzte azken asteetako gertaerek. Denak zilegiak, denak beharrezkoak eta bidea egiten ari direnaren seinale ukaezinak.

Helmugak erronka Berriatua 2022

Ekainaren 21etik 23ra egingo dute Helmugak Erronka

Ander Txakartegik eta Yago Rodrigezek astelehenetik aurrera [otsailak 26] Andaluzia Bike Race lasterketan parte hartuko dute ekimenari zabalkundea emateko helburuagaz.

Imanol Pradales eta Elixabete Etxanobe sahiesbideko obrak bisitatzen

Imanol Pradales: “Markina-Xemein eta Etxebarria arteko saihesbidea beharrezkoa da”

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Pradales lehendakarigaiak obrak bisitatu dituzte.

munitibar bonbardaketa liburu ahaztuen oroimena

'Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika' liburuaren aurkezpena, Aulestin

1937. urteko apirilaren 26an Kondor Legioak Munitibarren egindako aire erasoaldia du oinarri.

Geuretik Sortuak bekagaz sortutako 'Hamarreko bitxia' liburua aurkeztuko dute Ziortza-Bolibarren

Hamar idazlek idatzitako narrazio laburrek osatzen dute liburua. Maddi Arozena eta Lutxo Egia idazleak aurkezpenean egongo dira; Arozenak Ziortza-Bolibarren oinarritutako narrazioa idatzi du.

Martxoren 8ko ekintzekin hasiko dira Etxebarrian

Barikuan [otsailak 23] 'Etxebarriko zaintzak' bideoaren aurkezpena egingo dute.

Garbigune mugikorra eskualdeko herrietan egongo da datozen hilabeteetan

Ispaster, Etxebarria, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar, Berriatua, Lekeitio eta Ondarroan egongo da, apirila eta iraila artean.

Aulestiko Jubilatuen Elkarteak irteera antolatu du Idiazabalera

Izena emateko azkenengo eguna martxoaren 4a izango da. Martxoaren 1ean podologo zerbitzua egongo da.

Gehiago