Garbigune mugikorra eskualdeko herrietan egongo da datozen hilabeteetan
Ispaster, Etxebarria, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar, Berriatua, Lekeitio eta Ondarroan egongo da, apirila eta iraila artean.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune Mugikorra eskualdeko hainbat udalerritamn egongo da datozen hilabeteetan. Ondarroan, martxoaren 19tik apirilaren 2ra bitartean egongo da, Alamedan. Ispasterren eta Etxebarrian, apirilaren 2tik 16ra artean edukiko dute zerbitzu hori, hurrenez hurren, Elizalden eta Olaia tabernaren aurrean (Altzibar 1). Berriatuako plazan ere egongo da maiatzaren 14a eta 28a artean. Markina-Xemeinen eta Ziortza-Bolibarren, ostera, abuztua eta iraila bitartean izango dute zerbitzu hori. Lehendabizikoaren kasuan, abuztuaren 22tik irailaren 4ra artean edukiko dute, Uhagon alboan; bigarrenari dagokionez, Simon Bolibar plazan egongo da, abuztuaren 2otik irailaren 2ra bitartean. Horiez gain, Lekeitiora ere iritsiko da: abuztuaren 21etik irailaren 3ra artean, Atean.
Ondorengoak dira hondakinentzako zerbitzu horien barruan bota ahalko diren produktuak: etxeko tresna txikiak, ezkaratzeko tresneria, erabilitako olioa (poto txikietan sartuta), sakelako telefonoak, kableak, pintura zein disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko nahiz plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.