Martxoren 8ko ekintzekin hasiko dira Etxebarrian
Barikuan [otsailak 23] 'Etxebarriko zaintzak' bideoaren aurkezpena egingo dute.
Gero eta gertuago dago Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eskualdeko herrietatik ekintzekin hasten lehenengoa Etxebarria izango da, izan ere, barikuan, otsailak 23, jarri du hitzordua. Etxebarriko zaintzak bideoaren aurkezpena eta solasaldia egingo dute, 18:30ean, kultur aretoan.
Gelditzeko astirik gabe, hurrengo hitzordua martxoaren 3an jarri dute. Etxebarriko emakumeen eta kirolaren inguruko solasaldia eta mahai ingurua egingo dute, 12:00etan, kultur aretoan.
Egitarauagaz amaitzeko, martxoaren 8a izango da, nola ez, azken hitzordua. Arratsaldean ekingo diete ekintzei eta gauera arte ez dute etenik edukiko. 17:00etan elkartuko dira herritarrak herria apaintzeko, eta jarraian, zunba saioa egingo dute. 19:00etan, berriz, kontzentrazioa eta irakurketa egingo dute, eta ostean, 19:30ean, kalejira egingo dute. Egunagaz ezin hobeto amaitzeko 21:30ean herriko emakumeak elkartuko dira herri afaria egiteko. Tiketak salgai egongo dira martxoaren 4ra arte Antsotegin, 20 euroren truke (langabetuek, 15 euro).
Otsailak 23, barikua.
- 18:30. Etxebarriko zaintzak bideoaren aurkezpena eta solasaldia, kultur aretoan.
Martxoak 3, domeka.
- 12:00. Kirola eta Etxebarriko emakumeak mahai ingurua eta solasaldia, kultur aretoan.
Martxoak 8, barikua.
- 17:00. Herria apaindu eta jarraian, zunba.
- 19:00. Kontzentrazioa eta irakurketa.
- 19:30. Kalejira.
- 21:30. Etxebarriko emakumeen herri afaria.