'Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika' liburuaren aurkezpena, Aulestin
1937. urteko apirilaren 26an Kondor Legioak Munitibarren egindako aire erasoaldia du oinarri.
Memoria historikoagaz Munitibarren urte luzeetako lana egin ostean iaz kaleratu zuten Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika liburuaren aurkezpena egingo dute barikuan 18:30etan, Aulestiko udal areto nagusian.
Aulestiko Udalak Ahaztuen Oroimena taldeagaz batera antolatutako ekimena herritarren testigantzetan eta ikerketan oinarritutako lanaren bilketa da, zehazki, 1937. urteko apirilaren 26an Kondor Legioak Munitibarren egindako aire erasoaldia du oinarri. “1937ko apirilaren 26ko goizean Munitibartarrek pairatutako bonbardaketa eta aurreko egunetan inguruko herrietan gerrak izandako bilakaera kontatuko da”.