Lea Ibarreko kantu bazkariko txartelak eskuragarri daude
Txartelak eskuratzeko azkenengo eguna martxoaren 8a izango da.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoak kantu bazkaria egiteko hitzordua zehaztu du; martxoaren 16an Oletako Ibaigane jatetxean ez da faltako jai giro eta kanturik. Angel Mariezkurrena izango da giroa ezartzearen arduradunetako bat, bera arituko baita gidari eta abeslari lanetan. Bidelagun izango ditu Frantzisko Santxotena soinu jolea eta Aitor Ibarra tronpeta jolea.
Joateko interesa dutenek txartelak erosteko aukera edukiko dute martxoaren 8a baino lehenago. Lea Ibarreko udaletan egongo dira salgai; Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar. “Lekuak mugatuak izango dira, hortaz, adi ibiltzea gomendatzen da”.