Segovia eta Avila bisitatuko dituzte Markina-Xemeingo Beti Jai elkartekoek
Izena emateko epea barikuan [martxoak 2] amaituko da.
Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteko kideek Gaztela eta Leonera bidaiatuko dute apirilaren 1etik 4ra bitartean. Zehazki, Avila eta Segovia inguruko hainbat toki esanguratsu bisitatuko dituzte, besteak beste: La Granja de San Ildefonso, El Escorial eta Pedraza. Ordainketako agiria aurkeztu eta izena emateko azken eguna barikua [martxoak 2] da.
Lau egun pentsio osoan igarotzeko aukera edukiko dute izena ematen dutenek, 370 euroren truke gela bikoitzagaz nahi izanez gero eta 470 banakako gela nahi izanez gero. Horrez gain, bidaia asegurua eta gida turistikoak ere edukiko dituzte.
Ordainketa barikuko [martxoak 2] 12:00ak baino lehen egin beharko dute bidaiara joan nahi dutenek; ordainketako agiria eta bidaiarien datuak Beti Jaiko elkartean aurkeztu beharko dira.
Antolatzaileek azaldu dute elkarteko bazkide nahiz bazkide ez direnentzako bidaia dela. Hala ere, toki mugatuak daude, eta gehienez, 55 lagunek eman ahalko dute izena: 25 gela bikoitz eta lau banakako egongo dira aukekeran. Informazio gehiago behar izanez gero Beti Jai elkartera joateko deia egin dute.