Belaunaldien arteko irakurketa klubaren neguko saioa egingo dute bihar
Urtebete liburutegian proiektuaren baitan Lekeitioko udal liburutegiak belaunaldien irakurketa kluba antolatu du, eta bihar [otsailak 29] egingo dute lehenengo saioa. IƱigo Aranbarri idazle azkoitiarraren gidaritzapean Nell Leyshon idazlearen Esnearen kolorekoa liburuaren inguruan ariko dira parte hartzaileak.
Antolatzaileek adierazi dute hamabost lagun inguru elkartzea dela asmoa historiaren, memoriaren eta gaur egungo gai esanguratsuen inguruan hausnartu eta “belaunaldien arteko harremana sendotzeko eta bultzatzeko asmoz”, besteak beste. Klubean parte hartzeko izen ematea beteta dagoen arren, lekeitio@liburutegia.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke; tokirik geratuko balitz izena eman duten ordenean parte hartu ahalko dute herritarrek.
Biharkoaren osetan, liburuaren eguna aitzakiatzat hartu dute antolatzaileek hurrengo saioa antolatzeko. Apirilaren 23an jarri dute hitzordua, eta Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarraren Azken etxea liburuaren inguruan ariko dira parte hartzaileak.