Langileen borroka gogoan edukiko dute Ondarroan
1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako langileei omenaldia egingo diote domekan [martxoak 3], 13:00etan, monolitoan.
48 urte beteko dira langileen eskubideen defentsan borrokan zeuden bost langile erail zituztela Gasteizen, zehazki, 1976ko martxoaren 3an. LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak urtero bezala, “langile borroka hauspotu eta memorien ariketa egiteko asmoz” ekitaldia egingo dute domekan [martxoak 3], 13:00etan, monolitoan.
“Bi eragile soziopolitikon elkar lanez egun hau Euskal Herritarron oroimenera ekarri nahi dugu, justizia eta aitortza exijituz. 48 urte pasa ondoren, oraindik justizia egiteko denean, ahanzturan geratu ez dadin”, azaldu dute sindikatutik. LABen 50.urteurrena betetzen duten honetan, langile borrokei aipamen egin diete: “Garai hartako borrokek lorturikoak gaur egun belaunaldi berrietan eragiten duen bezala, gaurko borrokek etorkizunean eragingo dute”.
Belaunaldien arteko konpromiso “irmoa” dagoela irudikatzea izango da ekimenaren asmoa, “gaur egun ditugun iraganeko langile borroken fruitua dela aitortuz, hauek defendatu eta eskubide berriak borrokatuz, Gasteizko Zaramagako langileek egin zuten bezala”.
EGITARAUA
Zapatua [martxoak 3]
- 13:00. Ekitaldia, monolitoan.
Martxoak 16
- 12:00. Gasteizko sarraskia hitzaldia, Martxoak 3 elkarteko Julen Diaz de Argoteren eskutik, Alai tabernan.