Markina-Xemeinen hasiko da Bizkaiko txirrindularien eskolarteko Udaberrikopa
Domekan [martxoak 3] 10:30ean emango diote hasiera. Markina-Xemeingo Udalak jakinarazi du txandakako errepide mozketak egongo direla.
Txirrindulari gazteek hartuko dute Markina-Xemein domekan [martxoak 3] eskolarteko Udaberrikopa lehiatzeko. Bizkaiko Txirrindularien Federazioak antolatzen duen hirugarren aldia izango da aurtengoa, eta hain zuzen ere, Markina-Xemeinen emango diote hasiera txapelketari, 10:30ean, Lea Artibai Ikastetxean. Markina-Xemeingo Udalak jakinarazi du txandakako errepide mozketak egongo direla ordu horretatik aurrera Xemein etorbidean, Urbitarten eta Bekobenta kalean.
Markina-Xemeingo lasterketaren ostean, beste sei proba egingo dituzte txirrindulariek:
- Martxoak 17: Durango.
- Apirilak 17: Sondika.
- Apirilak 28: Igorre.
- Maiatzak 12: Berango.
- Ekainak 9: Karrantza.
- Maiatzak 23: Ermua.