Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

245 txirrindulari elkartu ditu Udaberrikopak Markina-Xemeinen

Domekan [martxoak 3] Bizkaiko txirrindularien eskolarteko Udaberrikopari hasiera eman zioten Markina-Xemeinen. Eguraldi txarra eginagatik, gogotsu aritu ziren txirrindulariak.

245 txirrindulari elkartu ziren zapatuan Markina-Xemeinen eskolarteko Udaberrikopa lehiatzeko. Argazkia: Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkartea. Argazkia: Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkartea.
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/03/04

Bizkaiko txirrindularien eskolarteko Udaberrikopa hartu zuen domekan [martxoak 3] Markina-Xemeinek. Udaberrikopari hasiera emateko 6 eta 12 urte bitarteko 245 txirrindulari elkartu ziren 10:30ean Lea Artibai Ikastetxearen inguruetan. Nagusienek 1,7 kilometroko ibilbideari zazpi itzuli eman zizkioten; gainontzekoek berriz, adinaren araberako itzuliak eman zituzten. Txikienek, ostera, bi itzuli eman zituzten ibilbide txikiago batean. 

Hasieran euria egin zuen arren txirrindulari txikienek gogoz ekin zieten lasterketari. Atzetik, berriz, benjaminak irten ziren: “Benjaminetan bi maila elkartu genituen, eta horregatik tarte handiak ikusten ziren, bi urteko aldea asko delako. Hala ere, gainontzeko lasterketak urteka egin genituen, eta ondo joan ziren”. Benjaminen ostean, alebinak, eta jarraian infantilak irten ziren. David Rico santurtziarrak irabazi zuen infatilen lehenengo mailako lasterketa; Alain Villardon zornotzarrak infantilen bigarren mailako lasterketa, eta Noa Vegak nesken lasterketa: “Vega lasterketa guztian aurretik joan zen, eta oso-oso ondo aritu zen”.

“Neguko eguraldia” eduki zuten arren, amaierarako eguzkia ere irten zen, eta beraz, pozik geratu dira antolatzaileak: “Polita izan zen ikusteko. Barroeta inguruan jende asko egoten da ikusten, eta baita helmugan ere. Parte hartzearekin ere pozik geratu gara. Gogotsu etorri ziren denak, eguraldi txarra egon zen arren. Dena ondo joan zen, erorketaren bat tarteko, baina ezer larririk ez”.

Markina-Xemeingoaren ostean, beste sei lasterketa geratzen zaizkie txirrindulariei. Mendiko eta errepideko lasterketak tartekatzen dituzte, eta hurrengoa mendikoa izango da, martxoaren 17an, Durangon.

  • Martxoak 17: Durango.
  • Apirilak 17: Sondika.
  • Apirilak 28: Igorre.
  • Maiatzak 12: Berango.
  • Ekainak 9: Karrantza.
  • Maiatzak 23: Ermua.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.