Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakume kirolariek hartu dute hitza Etxebarrian

Martxoaren 8ko ekintzak hasi dira eskualdeko hainbat herritan. Etxebarrian bideo emanaldia eta mahai ingurua egin dituzte.

Martxoaren 8ko Etxebarriko ekintzak. Argazkia: Etxebarriko Udala. Argazkia: Etxebarriko Udala.
Garaia Pagola Urriza
Etxebarria
2024/03/04

Pasaden asteburua ekintzaz betetako asteburua izan da Etxebarriko biztanleentzat. Izan ere, martxoaren 8a aitzakiatzat hartuz, bideo emanaldi bat eta mahai inguru bat egin dituzte. Bi ekintzen erantzunarekin pozik daude udaleko ordezkariak: “Bi ekintzak ondo joan ziren. Espero genuen jendea elkartu zen bertan”.

Barikuan [martxoak 1] eman zieten hasiera Etxebarriko zaintzak izeneko bideo baten emanaldiarekin: “Bideoan lau herritarrek parte hartu zuten, bakoitzak zaintza bere ikuspuntutik azalduz”. Bakoitzak, gainera, “oso desberdin” egin zuen berba: “Bakoitzak bere esperientzia azaldu zuen, eta ez zen errepikatu esan zuten ezer, denak gauza desberdinak azaldu zituzten”.

Martxoaren 8ko Etxebarriko ekintzak. Argazkia: Etxebarriko Udala.

Bideo emanaldia egin zuten barikuan. Argazkia: Etxebarriko Udala.

Atzo [martxoak 3], berriz, Kirola eta Etxebarriko emakumeak mahai ingurua egin zuten. Leire Etxaniz, Eneritz Urzuriaga, Malen Alberdi, Jone Arroitajauregi, Haizea Agirre eta Sarai Larrinaga kirolariak elkartu zituzten kultur aretoan: “Hainbat kontu landu genituen: Noiz hasi ziren kirola egiten, zelan ikusten duten emakumea kirolean, komunikabideetan zer garrantzia ematen zaion…”. 17 urtetik 35 urte ingururainoko emakumeek parte hartu zuten, eta “oso ondo” joan zen: “Konturatzerako ordu eta erdi egon ginen. Prestatuta genituen galderak erantzuteaz gain, herritarrek ere euren ekarpenak eta galderak egin zituzten”.

Martxoaren 8ko Etxebarriko ekintzak. Argazkia: Etxebarriko Udala.

Mahai inguruko hizlariak. Argazkia: Etxebarriko Udala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.