Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakume musikarien bizipenak ezagutu dituzte lekeitiarrek

Emakume musikarien egoeraren inguruan hausnartzeko 50 lagunetik gora elkartu dira Musikaia Musika Eskolaren 10. urteurreneko zazpigarren ekintzan.

'Emakumea eta musika' Musikaia Musika Eskolaren 10. urteurreneko zazpigarren ekintza. Argazkia: Musikaia. Argazkia: Musikaia.
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/03/04

Martxoaren 8a gertu dagoela aitzakiatzat hartuz, barikuan [martxoak 1] 50 lekeitiar inguru elkartu ziren emakume musikarien egoeraren inguruan hausnartzeko asmoz. Musikaia Musika Eskolaren 10. urteurrena ospatzeko zazpigarren ekintza izan zen barikukoa, eta herritarrek ezin hobeto erantzun zuten: “Oso mahai inguru polita izan da”.

Musika eskolako areto nagusian elkartu ziren herritarrak Naroa Ogando lekeitiarraren gidaritzapean Irati Bilbao (jazz kantua), Maddi Txurruka (tronpetista), Ane Legarreta (orkestra zuzendaria) eta Nerea Quincoces (perkusionista) musikarien esperientziak entzuteko: “Gonbidatuak oso eroso sentitu dira eta bakoitzaren pertsonalitate zein espezializazio ezberdinekin oreka zoragarria lortu dugu”.

'Emakumeak eta musika' mahai ingurua antolatu du Musikaiak. Argazkia: Musikaia.

Gonbidatuak eta Naroa Ogando dinamizatzailea. Argazkia: Musikaia.

Iturrioz BHI, Lekeitioko Azkue Natura Ikastola eta Musikaiako ikasleek galderak egin zizkieten gonbidatuei, eta hausnarketa sakona egiteko balio izan zuten: “Mahai inguru dinamikoa izan da. Emakumeek gaur egun musika ikasketa zein ogibideetan duten egoeraz pentsatu dugu, eta gonbidatuen bizipenak entzun ditugu. Guztiak interesgarriak, eta bizipenen batzuk gogorrak ere bai, jasan izan dituzten diskriminazio egoera batzuen ondorioz (kontserbatorioan, eszenatoki gainean, lan baldintza ezberdintasunak…)”.

Antolatzaileak pozik geratu zazpigarren ekintzagaz ere: “Oso eskertuta gaude parte hartu duten ikastetxe, dinamizatzaile eta herritarrei, eta noski gonbidatuei ere eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Ikusleek erantzun oso ona eman dute”. Zortzigarren ekintza apirilaren 27an egingo dutela aurreratu dute, eta “ikasturteko ekintzarik garrantzitsuena” izango dela.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.