Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Etxeko taldeak maila ederra erakutsi du 32. Ondarru Sarian

Ia adin tarte guztietako podiumean izan dute ordezkaritza. Pozik agertu da taldea probak izandako erantzunagaz.

Argazkia: OIT
Naia Arantzamendi
Ondarroa
2024/03/04

Ondarroa Igeri Taldeak antolatuta, zapatuan [martxoak 2]  32. Ondarru Saria lehiatu zuten Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuan. Igerilari federatu eta eskolarren artean ia 220 igerilari batu zituen probak, zehazki, Amorebieta-Etxano, Atxondo I.T., Kikunbera I.T., Igorre Igeriketa Taldea, C.N. Izarraitz eta C. N. Zurkide Zalla taldeetakoak. “Oso ondo joan da proba eta emaitzetan ikusi da”, adierazi du Ioar Urkiri Ondarroako entrenatzaileak.

[ARGAZKIAK IKUSGAI]

Aurten, talde bat gehiagoren partaidetza izan du probak, hortaz, zailtasun maila handiagoa zen. Hala ere, herriko taldeko igerilariek maila ederra erakutsi eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte. “Bi proba egin zituen igerilari bakoitzak eta bi proba horien puntuazioaren baturaren arabera egin da sailkapena”.

Argazkia: OIT

09:00etan hasi ziren taldeko nagusienen probak, eta adinaren araberako sailkapenak egin dituzte, federatuen kasuan, 2004tik 2011ra bitartean jaiotakoen sailkapena egin dute, eta ia podium denetan egon da Ondarroako igerilarien ordezkaritza. 12:30ak aldera, ostera, eskola kiroleko igerilarien txanda izan zen (2012-2015 urteetan jaiotakoak), eta hemen ere maila izugarria erakutsi dute etxekoek; dominak nonahi izanik.

Urkiri pozik agertu da taldeko igerilariek erakutsitako mailagaz: “Igerilariak ondo lehiatu dute eta oso ondo joan da, pozik gaude”. Arratsaldean, ostera, igeri eskolakoen erakustaldiaren txanda ailegatu zen.

Ondarru Igeri Taldetik pozik agertu dira sariak edukitako erantzunagaz: “Ondarru Sariak parte-hartzaileen herrien arteko harremanak sendotzen jarraitzen du. Lehiaketatik haratago, ospakizun honek kirolaren balioak azpimarratzen ditu eta igerilarien arteko lankidetza eta gainditze espiritua sustatzen du”.  Ohitura den bezala, gauean, taldeko igerilari eta gurasoak mahai inguruan batu ziren, “igerilekuko egun gogor baten ondoren une bereziak partekatzeko”.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.