Matrikula irakurgailuak asteon hasiko dira martxan
Eguaztenean [martxoak 6] hasiko da martxan Alde Zaharreko goiko aldeko eta Kamiñaldeko zirkulazioa murrizteko ipinitako matrikula irakurgailuen funtzionamendua.
Kamiñalde eta Alde Zaharreko goiko kaleetako zirkulazioa murrizteko abiatutako proiektuan zehaztu bezala, matrikula irakurgailuak ipini zituen Ondarroako Udalak, baina irakurgailuak ez dira martxan egon orain arte. Zehazki, eguaztenean [martxoak 6] hasiko dira martxan.
Matrikula irakurgailuak semaforo baten legez funtzionatuko du, matrikula irakurri eta baimenik ez dutenei kolore gorria erakutsiko die, baimena ukatuz. Hortaz, baimenduak izango dute soilik aurrera jarraitzeko aukera. Gainera, egunean behin sartu ahalko dira eta gehienez ere ordu erdi izango dute egin beharrekoak egiteko.