Puntako bertsolariak ariko dira Etxebarriko bertso afarian
Martxoaren 10era arteko epea dago, tiketak erosteko.
Martxoaren 16an, bertso afaria egingo dute Etxebarrian, maila handiko parte hartzeagaz. Jubilatuen egoitzan izango da hitzordua, 21:00etan, eta Sustrai Colina, Josune Aramendi eta Miren Amuriza ariko dira bertsotan. Afaria orduko, motorrak berotuko dituzte herritarrek, trikipoteoa egingo baitute taberna batetik bestera; 19:30ean hasiko dela iragarri dute.
Afarirako tiketen prezioa 18 eurokoa da eta Olaia, Otsolo zein Irubide tabernetan salgai daude. Tiketak erosteko epea martxoaren 10era artekoa da. Intolerantzia edo alergiaren bat dutenek aurretiaz abisatu beharko dute, 666 73 87 70 telefono zenbakira deituz.