Gaur [martxoak 8] da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta goizetik hasi dituzte ekimenak herrietan, batzuetan dagoeneko elkarretaratzeak egin dituzte eta besteetan arratsalderako kaleak apaintzen ari dira.
Elkarretaratzean elkartu ziren atzo [martxoak 7] herriko nahiz eskualdeko hainbat biztanle. Elkarretaratzearen ostean osoko bilkura egin zuen Markina-Xemeingo Udalak, eta Lea-Artibaiko EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu zuten.