Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egoera "sostengaezinaren" aurka, borrokan

Lea-Artibai eta Mutriku Martxoaren 8ko aldarrikapenez bete dira; herri guztietan egin dituzte mobilizazio, elkarretaratze eta manifestazioak. Markina-Xemeingo Morelarre Talde Feministak irakurketa egin du eta sistema ez dutela zainduko aldarrikatu dute. Lea-Artibaiko Itaiak, berriz, Mutrikun egin du mobilizazioa. Ondarroako eta Lekeitioko Udalek hainbat konpromiso hartu dituzte eurengan.

Martxoaren 8ko manifestazioa Markina-Xemeinen. Martxoaren 8ko manifestazioa Markina-Xemeinen.
Garaia Pagola Urriza
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/03/09

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira aldarrikapenek hartu zituzten Lea-Artibai eta Mutriku atzo [martxoak 8]. Eskualdeko herri guztietan elkartu ziren herritarrak mobilizazio, elkarretaratze nahiz manifestazioetan.

“Heldu da Martxoaren 8a eta sistema hau zainduko ez dugula aldarrikatzen jarraitzen dugu”. Hala hasi zuten irakurketa Markina-Xemeingo Morelarre Talde Feministako kideek. Kafe tertuliaren ostean Arkupean elkartu ziren herritarrak, borrokan jarraitzen dutela ozen adierazteko asmoz.

Horixe izan da hain zuzen ere irakurketagaz hasi orduko gogorarazi dutena: “Borrokan jarraitzen dugu, emakumeoi* lan ez ordaindua egitea inposatzen digutelako, eta ondorioz, besteen bizitzak sostengatzeko ardura esleitzen zaigulako”. Pribatizazioak emakumeek etxeetan egiten duten lana biderkatzea esan nahi duela salatu dute, eta lan ez ordainduaren aitortzarik izan ezean, borrokan jarraituko dutela azpimarratu dute, “ezingo delako zaintza ardura kolektibo modura banatu”.

Mugimendu Feministarekin ere bat egin dute, mahai gainean jarriz zaintza sistema publiko komunitario baten “ezinbestekotasuna”. Zaintza lanak pribatizatzen ari direnengana zuzenean zuzendu dira: “Sistema edozer bere produktu bilakatzen saiatzen den honetan gure aldarriak, zenbaitek, merkantilizaziorako arrazoi ere bilakatu nahi dituzte”. Horren adibide jarri dute Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Zainketen Aldeko Euskal Ituna.

Gogorarazi dute denbora igaro dela sistema zainduko ez dutela lehenengoz aldarrikatu zutenetik. Aldarri hori berriz erdigunera ekarri, eta horregatik antolatu direla adierazi dute ziurtasunez: “Horregatik antolatu gara, eta egin dugu Euskal Herriko lehen Greba Feminista Orokorra, horregatik borrokatzen dugu auzo eta herrietan, Baterajotzeetan zein unibertsitateetan”.

Aurretik duten bideari begira jarri dira eta antolatzen jarraitzea dagokiela eta jarraituko dutela adierazi dute: “Egoera sostengaezina da, eta ez dugu gure aldarrien jabetza eta eduki husketarik onartuko. Horregatik jarraituko dugu feminismotik erresistentziak eta alternatibak eraikitzen, antolatzen eta borrokan. Guk ez dugu sistema hau zainduko!”.

Ondarroako Udalak emakumeen ahalduntzea sustatzeko bideak ezartzen jarraitzeko konpromisoa hartu du.

Lea-Artibaiko Itaiak, berriz, Mutrikun egin zuen mobilizazioa, eta emakume langileen interesak lehen lerroan ipintzeko bidean “enpresarien eta instituzio kapitalisten fartsatik kanpo antolatuko den antolakuntza sozialistaren aldeko hautua” egin zuten. Horretarako, emakume langileen antolakuntza independenteak “jardun argia” duela adierazi zuten, hiru ildo nagusitan banatuta. Alde batetik, emakume langileak aktibo politiko bilakatzeko jarduna: “Sozialismoaren eraikuntzan ezinbestekoa da emakume langileok lehen lerroan kokatzea”. Bestalde, herritar guztiek bizi baldintza berak izan ditzaten borrokatzea, “langileen arteko zatiketekin hautsiz eta inolako esplotaziorik nahiz zapalkuntzarik onartuko ez duen gizartea eraikiz”. Azkenik, gizartean etika komunista zabaltzeko jardunean ariko direla aldarrikatu zuten: “Dominazio kapitalistaren balio klasistak baztertzean, langileon borrokarako eskubidean zein guztion errespetuan eta ongizatean arituko dena. Emakume langileon indarrak batu behar ditugu estatu sozialistaren eraikuntzara bidean”.

Udalen konpromisoak. Markina-Xemeingo Morelarreren irakurketaz gain, Lekeitioko eta Ondarroako Udalek eurengan hainbat konpromiso hartzen dituztela adierazi dute. Lekeition, esaterako, herriko emakumeen memoria historikoa ezagutu, ezagutarazi eta ikusarazteko konpromisoa hartu dute, “herriko eragileen, ikastetxeen eta udalaren parte hartzearen bidez”. Horrekin batera, emakumeak ahalduntzeko bidean ekintzak antolatu edo sustatzaile izateko konpromisoa ere hartu dute.

Bestalde, boteregunea erabakigune denez, botere harreman desberdinak apurtzera bideratutako politika egingo dutela adierazi dute, besteak beste, generoari, jatorriari, hizkuntzari eta adinari lotutakoak.

Ondarroako Udalak, berriz, Ondarroako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Planean aurreikusitako errekurtsoak, proiektuak eta ekintzak indartu, gauzatu eta jarraipena egiteko bidean hiru konpromiso zehatz hartu ditu.

Alde batetik emakumeen ahalduntzea sustatzeko bideak ezartzen jarraituko dutela adierazi dute, Etxelila eta Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren bitartez eta Ondarroako Emakumeen Udal berdintasun Kontseiluarekin elkarlanean: “Espazioak ahalbidetuko dira zaintza sistema publiko komunitarioaren gainean hausnarketa egiteko eta ekarpenak elkarbanatzeko, Euskal Herriko Mugimendu Feministak bultzatzen duen dinamikagaz bat eginez”.

Udalek dei egin dute mobilizazioetan parte hartu eta mugimendu feminista desberdinek antolatutako deialdiekin bat egiteko.

Horrekin batera Zaintzarako eta Etxeko langileentzako berezko laguntza zerbitzua ipiniko dute martxan, bi helburu oinarritzat hartuz: etxeko langileen eskubideak eta kontratatzailearen betebeharrak ezagutaraztea eta informazioa eta aholkularitza eskaintzea, zaintza lanak aitortu eta zaintza eta etxeko langileen jabekuntza bultzatzeko.

Azkenik, zaintza lanen erantzunkidetasunari arreta berezia eskainiko dietela nabarmendu dute: “Hortaz, gizonen kontzientziazioa, parte hartzea eta inplikazioa bultzatuko da emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde. Bide berean, eredu maskulino tradizionala zalantzan jarri, berdintasunarekin koherenteak diren eta zainketa lanekiko konpromisoa duten jarrera eta portaerak bultzatuko dira”.

Lekeitioko eta Ondarroako udalez gain, eskualdeko gainontzeko herrietako udalek ere herri feminista eraikitzerako bidean deia egin diete herritarrei mobilizazioetan parte hartu eta mugimendu feminista desberdinek antolatutako deialdiekin bat egiteko.

Eskualdea mobilizatuta. Aldarriak kalera atera zituzten eskualdeko gainontzeko herrietan ere. Aulestin, Etxebarrian, Ispasterren, Mendexan, Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren esaterako, herritarrek euren herriko plazak hartu zituzten arratsaldeko elkarretaratzeetan.

Berriatuan, esaterako, ibilbide bat egin zuten herritarrek, hainbat emakumeren esperientziak ezagutzeko. Aulestin, berriz, atzoko [martxoak 8] aldarrikapenez gain, gaur egun osoko egitaraua antolatu dute. Gizaburuagan ere ez ziren atzean geratu, eta meriendan batu ziren herriko emakumeak. Gainera, 65 urtetik gorako herriko emakumeei opari bana eman zieten: “Aurten kilometro 0-ko oparia banatu dute, herriko Ane Uriondok eskuz egindako nezeser bana banatu genien herriko 65 urtetik gorako emakumeei”.

Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Mendexa
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Lekeitio
Mutriku. Argazkia: Maitane Puebla.
Mutriku. Argazkia: Maitane Puebla.
Mutriku. Argazkia: Maitane Puebla.
Mutriku. Argazkia: Maitane Puebla.
Mutriku. Argazkia: Maitane Puebla.
Mutriku. Argazkia: Maitane Puebla.
Mutriku. Argazkia: Maitane Puebla.
Mutriku. Argazkia: Maitane Puebla.
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Amoroto
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Berriatua
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Markina-Xemein
Ispaster. Argazkia: Ispasterko Udala.
Ispaster. Argazkia: Ispasterko Udala.
Ispaster. Argazkia: Ispasterko Udala.
Ispaster. Argazkia: Ispasterko Udala.
Ispaster. Argazkia: Ispasterko Udala.
Ispaster. Argazkia: Ispasterko Udala.
Ziortza-Bolibar. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala.

Etxebarria. Argazkia: Etxebarriko Udala.

Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Lea-Artibaiko Itaia.
Mutriku. Argazkia: Aritz Larrea (Begipuntuan).

M8 Gizaburuaga
M8 Gizaburuaga
M8 Gizaburuaga
M8 Gizaburuaga
M8 Gizaburuaga
M8 Gizaburuaga
M8 Gizaburuaga
M8 Gizaburuaga
Aulesti
Aulesti
Aulesti
Aulesti
Amoroto. Argazkia: Amorotoko Udala.

Lekeitio. Argazkia: Lekittoko Mugimendu Feminista.

Erlazionatutako edukiaMartxoak 8: aldarria, dimentsio guztietaraZaintzak erdigunera ekarri nahi dituzte ostera ere‘Putaren bakarrizketa eroetxean’ antzezlana aurkeztuko dute UhagonenVI. Nesken Zesta-Punta Txapelketako finalak, asteburuan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.