Haizeak eta erorketek lasterketa baldintzatu duten arren, lehiakortasun aldetik "ikusteko polita" izan da. Eskualdeko azkarrena Egoitz Aranzeta berriatuarra izan da.
Lea-Artibai eta Mutriku Martxoaren 8ko aldarrikapenez bete dira; herri guztietan egin dituzte mobilizazio, elkarretaratze eta manifestazioak. Markina-Xemeingo Morelarre Talde Feministak irakurketa egin du eta sistema ez dutela zainduko aldarrikatu dute. Lea-Artibaiko Itaiak, berriz, Mutrikun egin du mobilizazioa. Ondarroako eta Lekeitioko Udalek hainbat konpromiso hartu dituzte eurengan.