Markina-Xemeingo Udalak eta Alokabidek akordioa sinatu dute ahalik eta etxe gehien herritarren eskura jartzeko asmoz.
Markina-Xemeingo Udalak eta Alokabidek elkarlan akordioa sinatuko dute etxebizitza hutsen alokairua sustatzeko asmoz. Udalak azaldu duenez, akordioaren helburua herriko etxe hutsak mugimenduan jartzea da, alokairuen bitartez, Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren baita. Joan den egueneko [martxoak 7] osoko bilkuran aurkeztu zuten proposamena, eta aho batez onartu zuten akordioa sinatzea.
Herriko etxe hutsen kopuruaren aurrean eta herritarren aldetik dagoen etxebizitza eskari handiaren aurrean udalak adierazi du beharrezkoa ikusi duela esku hartzea. Hori aurrera eramateko etxe hutsen jarraipena egingo dute, jabeekin harremanetan jarriz. Horren bitartez, ahalik eta etxe gehien herritarren eskura jartzea lortu nahi dute. Udalak azaldu duenez gaiari buruzko informazioa zabalduko du herritarren artean.