Amandarri triatloi taldea esprint distantziako Euskadiko txapelduna da. Garraitz kirol taldekoek gazteen eta juniorren mailako podiumeko postuak eskuratu dituzte.
Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldeko eta Garraitz Kirol Taldeko kirolariak marka ezin hobeak lortuta itzuli dira etxera. III. Añorgako Duatloian lehiatu zuten atzo [martxoak 9] lekeitiarrek, eta 5 kilometro korrika, 19 kilometro bizikletaz eta beste 2,5 kilometro korrika egin ostean, Amandarri triatloi taldeko kideek esprint distantziako Euskadiko Txapeldun izatea lortu dute.
Gazteen mailan, berriz, Garraitz Kirol Taldeko Julen Ugaldek lortu zuen lehenengo postua (01:04:53). Gainera, juniorren mailako podiuma ere, lekeitiarrek osatu zuten: lehenengo eta hirugarren postuak Garraitz taldekoek eskuratu zituzten, Aner Larreategik (01:04:48) eta Urko Badiolak (01:07:55), hurrenez hurren. Bigarren postua, aldiz, Amandarriko Beñat Garcia de Adoinek (01:05:07) eskuratu zuen. Kadeteen mailan, aldiz, brontzezko domina lortu zuen Unax Zumajok (01:19:13), eta emakumezkoen gazteen mailan zilarrezkoa, Paule Garcia de Adoinek (01:31:15), biak Amandarri triatloi taldekoak.
Argazkia: Garraitz kirol taldea.