Martxan dago Lekeitioko Kitto Merkatari Elkartearen udaberriko zozketa
Zozketa martxoaren 23an egingo dute. Hiru sari banatuko dituzte: 600, 300 eta 100 eurotakoak.
Herriko komertzioak babesteko asmoz, Lekeitioko Kitto Merkatari Elkarteak martxan jarri du udaberriko zozketa. Martxoaren 23ra arte merkatari elkartea osatzen duten herriko dendetan erosiz gero zozketan parte hartzeko txartelak eskuratuko dituzte. “Herriko komertzioak babestea, herria geure nortasunetik zaintzea da”, hala adierazi du Lekeitioko Udalak.
Lekitton bizi, herrian erosi, danok irabazi! lelopean jarri dute martxan zozketa. Aurtengoan, gainera, hiru sari banatuko dituzte. Lehenengo saria 600 eurokoa izango da; bigarren saridunak, berriz, 300 euro eskuratuko ditu; eta hirugarrenak, 100 euro. Hala, zozketa martxoaren 23an egingo dute; 14:15ean Eskolapean jarri dute hitzordua. Jakinarazi dute saria irabazi ahal izateko zozketaren egunean bertan egon beharko dela. Informazio gehiago www.lekittonline.com web orrian eskuratu daiteke.