Emakume Sahararren Batasun Nazionaleko idazkariak bisitatu du Ondarroa
Elkarlanerako bideak sendotu eta herriari eskertza egitera etorri dira. Yaalahk egindako Emakumeen Etxeari erreferentzia egin diote.
Chabba Seini Emakume Sahararren Batasun Nazionaleko idazkari nagusia eta SEADen Lagunen Elkarteko kideak Ondarroan egon ziren atzo [martxoak 12] , zehazki, Etxelilan, Ondarroako Udaleko eta Yaalah Elkarteko ordezkariekin biltzeko.
Udaletik zehaztu dutenez bileraren helburuak bi izan dira. Batetik, elkarlanerako bideak sendotzea eta bide berriak zabaltzea, eta bestetik, Ondarroari eskertza egitea, “Saharari eta bereziki emakume sahararrei emandako babesarengatik”, tartean, Yaalahk sustatutako Emakumeen Etxea dela eta.