Radixu Irratiaren 33. urteurrena borobilduta
Ondarroako Radixu Irratiaren 33. urteurreneko ospakizunak borobildu zituzten zapatuan [martxoak 9], Portuko Ranpako oholtzara igo eta puntako giroa ipini zuten bi taldeei eta ikusleen jarrera ezin hobeari esker.
Mutrikuko Dei taldea eta Unidad Alavesa izan ziren gaua girotzeko ardura izan zutenak, eta helburua ondo baino hobeto bete zuten. Radixu Irratia pozik agertu da izandako erantzunagaz. 33. urteurrena behar bezala ospatuta, aurretik egiteko dagoen bideari ekiteko prest daude: “Eskerrik asko Dei, Unidad Alavesa eta kontzertura etorri zineten guztioi. Zein ondo pasatu genuen! 33 urte beteta… eta aurrera” “.