Mara Barrutia markina-xemeindarrak Francisca de Aculodi saria jaso du
'Markina-Xemeingo emakumeen ibilbidea: herriko ondarearen interpretazioa genero ikuspegitik' gradu amaierako lanagaz jaso du saria, genero ikuspegia lanean barne hartzearren.
Mara Barrutia Reboredo markina-xemeindarrak Markina-Xemeingo emakumeen ibilbideari buruzko gradu amaierako lana aurkeztu du, Markina-Xemeingo emakumeen ibilbidea: herriko ondarearen interpretazioa genero ikuspegitik izenburuagaz, eta Euskal Herriko Unibertsitateak banatzen duen Francisca de Aculodi sarietako bat jaso du. Hain zuzen ere, Artea eta Giza Zientzien adarreko euskarazko lanen arteko saria jaso du Barrutiak, genero ikuspegia gradu amaierako lanetan barne hartzearren. Markina-Xemeingo Udalak Barrutia zoriondu du, egindako lanagatik: “Zorionak, Mara! Eskerrik asko herriko emakumeen historia berreskuratzeagatik”.