Beti Jai Elkarteko kideek batzar orokorra egingo dute zapatuan
Lehenengo deialdia 11:00etan izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean.
Markina-Xemeingo Beti Jai Elkarteko kideek batzar orokorra egingo dute zapatuan, martxoaren 16an. Lehenengo deialdia 11:00etan izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Azaldu dutenez, batzar garrantzitsua izango da zapatukoa, eta deia luzatu diete elkarteko kide direnei batzarrera joateko.
Hainbat gai landuko dituzte. Batzarragaz hasteko aurreko akta irakurriko dute, eta onartzeko proposamena landuko dute. Ostean, iazko memoriaren garapena egingo dute. Jarraian, 2023 urteagaz jarraituz, iazko diruen gorabeheren inguruan hitz egingo dute. Ondoren, aurtengo urteari begira jarriko dira, eta ekintzen proposamenak jasoko dituzte. Batzarreko puntu garrantzitsuenetako bati helduko diete jarraian, izan ere, zuzendaritza batzordea berrituko dute. Batzarragaz amaitzeko eskarien eta galderen tartea zabalduko dute.