Eskola kiroleko errugbi topaketa egingo dute Mutrikun
Mutrikuko San Miguel zelaiak Gipuzkoako zelaietan hilabetero egiten den hitzordua hartuko du domekan [martxoak 17]; errugbi eskolen arteko topaketa. 110 ume inguru batuko ditu 10:30ean hasiko den kirol ekimenak. Lau taldek parte hartuko dute eta Iruñea, Zarautz, Errioxa, Eibar eta Mutrikuko kirolariak zelairatuko dira.
10 eta 12 urte azpikoen arteko lagunarteko partidak jokatuko dituzte, zehazki, zazpi minutuko bi partida aurkari bakoitzarekin. “Partidak jokatu ostean, ohi legez, haur, entrenatzaile eta epaileek hirugarren denborarekin gozatzeko aukera izango dute, eta egun aproposa izango da herriko eta inguruetako neska mutilak errugbia ezagutzeko” adierazi dute Mutrikuko taldeko ordezkariek.