Garagardoa egiten ikasiko dute amorotarrek
Ikastaroak bi saio izango ditu: martxoaren 23a eta apirilaren 6a. Izena emateko azken eguna zapatua [martxoak 16] izango da.
Garai batean Amoroton egiten zen garagardoa egiten ikasteko tailerra antolatu dute Amorotoko Kultu Taldeak eta Amorotoko Udalak elkarlanean. Lehenengo hitzordua martxoaren 23an jarri duten arren, zapatua [martxoak 16] izango da izena emateko azken eguna; parte hartu nahi dutenek Herriko Tabernan eman beharko dute izena, 8 euroren truke (egunean bertan oraindu beharko da).
Garagardoa egiteko behar diren osagai eta tresna guztiak ikusi eta erabiliko dituzte parte hartzaileek. Kultur etxeko goiko solairuan elkartuko dira, martxoaren 23an, eta 10:00etan hasita, gutxi gobehera bost orduko ikastaroa egingo dute. Lehenengo egun horretan garagardoa egingo dute, tartean garagardo dastaketa eta pikoteoagaz.
Ikastaroko bigarren hitzordua, berriz, apirilaren 6an jarri dute: garagardoa botiletan sartuko dute. Jakinarazi dutenez, jendearen araberako iraupena edukiko du, baina, ordu bete eta bi orduren inguruko iraupena izatea espero dute. Garagardoa botiletan sartu ostean, egiten den garagardotik parte hartzaile bakoitzak hiru botila eroango ditu etxera, eta gelditzen direnak garagardo egunean egongo dira eskuragarri.