Martxoaren 18tik 22ra bitartean arrain kontserbak biltzeko hainbat leku zehaztu dituzte ekarpena egin nahi dutenek parte hartzeko.
Zaporeak proiektuarekin bat egin eta Greziako Lesbos irlan dauden errefuxiatuentzat janari bilketa egingo da Debabarreneko herrietan, eta iaz bezala, mutrikuarrek bat egin dute ekimenarekin. Herri bakoitzari elikagai baten bilketa zehaztu zaio eta Mutrikun arrain kontserbak bilduko dituzte; astelehenean[martxoak 18] hasiko dira bilketarekin. “Gure helburua, aurreko urtean bezala, gure laguntza eskaintzea da Lesbosen dauden errefuxiatu guztiei”.
Martxoaren 22ra bitartean lagundu nahi dutenek ekarpena egiteko aukera edukiko dute, herriko zazpi establezimendu zehaztu dituzte bilketa egiteko. “Hurrengo astelehenetik ostiralera bitartean, zehaztutako Mutrikuko dendetan arrain kontserbak uzteko aukera izango dugu mutrikuar guztiok”.
- Kristina denda: Almirante Gaztañeta, 20
- Goiko Eroski: Jose Maria Alcibar, 17
- Sabina: Txurruka Plaza, 4
- Panaderi berri: Barrenkale, 1
- Potero: Barrenkale, 7
- Beheko Eroski: San Agustin, 10
- Txalaparta: Lehendakari Agirre, 23
Zehaztutako lekuez gain, Goizeko Izarra Ikastolan, Samiela ikastetxean eta Mutrikuko Institutuan ere ekarpenak uzteko lekuak kokatuko dituztela zehaztu dute.