Ondarroako EH Bilduko Nerea Lorenzo Gonzalezek udaleko euskara eta aniztasun zinegotzi kargua utzi du arrazoi pertsonalengatik. Udaletik jakinarazi dutenez ordezkoa nor izango den zehazten ari dira eta “erabakia irmoa” denean jakinaraziko dute.
Pasaden astean jakinarazi zion erabakia Lorenzok udal gobernuko kideei eta udal teknikariei, eta eguazteneko [martxoak 20] osoko bilkuran kargu ustearen berri emango du ofizialki. Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateak eskerrak eman nahi izan dizkio, “herriaren eta herritarren mesedetan” egindako lanagatik eta abian jarritako proiektuengatik, proiektu horiek udalarentzat daukaten garrantzia azpimarratuz. “Oso eskertuta gaude Nereak udaletxean egin duen lanarekin, eta zabalik izango ditu beti gure ateak”.