'Bixi' ekimen solidarioa aurkeztuko dute Kofradia Zaharrean
Fibrosi kistikoa ikusarazi eta familiei laguntzeko 1.314 kilometro egingo dituzte bizikletaz. Ekimenaren nondik norakoak zapatuan [martxoak 23], 18:00etan, Kofradia Zaharrean.
Bixi Fibrosi Kistikoa erdigunean ipintzen duen ekimen solidarioa martxan ipini du Seber Uribe ondarrutarrak. Uztailaren 26an Bruselatik (Belgika) bizikletaz abiatu eta 13 etapatan banatutako ibilbideari ekingo diote; Ondarroan amaituko da abuztuaren 7an. “Martxa horrek gure mezuaren erakusleiho izan nahi du, bai ibilbidean bertan, bai hedabide eta sare sozialetan”.
Arnasa elkarteari lotutako ekimena da eta Bixi plataforma osatzen duten kideak daude antolaketaren atzean. “Fibrosi Kistikoa dutenei eta familiei laguntzeko o pertsonei eta haien familiei laguntzeko sortutako ekimen solidarioa da, administrazioaren eta osasun sistemaren aldetik jasaten duten arreta eta baliabide falta ikusiarazten eta gaixotasun hori izatea zer den gizartera zabaltzen ahalegintzen dena”.
Proiektuaren helburu nagusia gaixotasuna ikusaraztea izanik, bildutako dirua gaixotasun dutenei laguntzeko elkarteetara bideratuko da “oso-osorik”. Ekimaren berri emango dute zapatuan [martxoak 23], 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean.