Iñigo Larrinaga izango da Ondarroako EH Bilduren zazpigarren zinegotzia
Iñigo Larrinaga Ortigueira izango da Ondarroako udal taldeko EH Bilduren zazpigarren zinegotzia, Nerea Lorenzo Gonzalez zinegotziak kargua utzi ostean.
Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateak erabakiaren berri eman zuen eguazteneko osoko bilkuran. “Lorenzok bere kargu lagatzea egin zuenean hasi zen udal gobernua ordezkoa izendatzeko lanetan”. Udal hauteskundeetako zerrendara jo zuen alderdiak zinegotzi berria izendatzeko prozesuaren baitan, eta zerrendako zortzigarrena Urki Olaetxea Arkotxa zen. “Olaetxeak bateraezintasuna erakutsi zuen, Ondarroako Udaleko lanpostu baterako oposizioetan parte hartzen ari baita, eta horrek interes kontrajarriak izan ditzazkeelako”, azaldu dute udaletik. Hortaz, zerrendan hurrengoa Larrinaga izanik, eta honek kargua onartu ostean hartu zen erabakia.
Eguazteneko bilkuran agurtu zen Nerea Lorenzo eta bi udal taldeetako ordezkariek eskerrak eman zioten egindako lanagatik.