Antxoa Egunean kale salmentako postuak jartzeko eskaera epea zabalik dago
Maiatzaren 3a izango da eskaerak aurkezteko azkenengo eguna.
Ondarroako Antxoa Egunean salmenta postuak ipintzeko eskaera epea zabalik dago eta maiatzaren 3a izango da eskaerak aurkezteko azkenengo eguna. Iaz bezala, Kantoipe kalean ipiniko dira postuak, elizaren azpian. “Postu hauek ez dira herriko taldeek ipintzen dituztenak”.
Eskaerak aurkezteko bi bide zehaztu dituzte: Udal Erregistro Orokorrean aurrez aurre edo telematikoki. “Udalak ez du saltokientzat azpiegiturarik ipiniko”.