Ikusgarritasuna bermatuta VII. Dzanga kayak surf eta waveski txapelketan
Euskadiko Kopako bigarren jardunaldia lehiatu da Mendexako Karraspio hondartzan. Antolatzaileak eta parte hartzaileak pozik agertu dira.
Ikusgarritasuna eta puntako maila izan ziren VII. Dzanga kayak surf eta waveski txapelketaren ezaugarri berezigarrienak. Atzo [martxoak 24] Mendexako Karraspio hondartzak hartu zuen Dzanga Lekeitioko Piragua Elkarteak Mendexako eta Lekeitioko Udalekin elkarlanean antolatutako proba Euskadiko Kopako bigarren proba izan da.
Nautico SS, Itsasondo, Barrika, Mundaka eta Athletico SS taldeetako 30 parte hartzaile baino gehiago aritu ziren eta antolatzaileen esanetan txapelketa “oso ondo” joan zen: “Eguraldi zoragarria egin zuen eta olatuak handi xamarrak izan ziren, baina parte hartzaile guztiak gustora geratu dira”.
Bederatzi kategoria ezberdin hartu zituen txapelketak: Open HP, Open IC, Emakumeak HP, Emakumeak IC, 23 urte azpikoak IC, Waveski Open, Junior HP eta Kadete HP, Junior IC eta Kadete IC eta Masterren kategoria. Sailkapeneko buru geratu ziren kirolariak:
- Open HP: Eñaut Calvo Gaztañaga
- Open IC: Aiur Illarreta
- Emakumeak HP: Xiag Mezzacasa
- Emakumea IC: Xiag Mezzacasa
- 23 urte azpikoak IC: Jon Etxeberria
- Waveski Open: Eñaut Calvo Gaztañaga
- Junior HP eta Kadete HP: Daniel Fernandez
- Junior IC eta Kadete IC: Daniel Fernandez
- Masterrak: Gaizka Ballesteros