Iraide Lucasek irabazi du Kitto Merkatari Elkartearen udaberriko zozketa
Lekeitioko Kitto Merkatari elkarteak udaberriko zozketa egin zuen zapatuan [martxoak 23]. Antolatzaileek adierazi dute lehenengo aldia izan dela 600 euroko saria banatu dutena, eta zortedun lekeitiarra Iraide Lucas izan zen. Hori horrela, 100 euroraino erabili ahal izango ditu berak aukeratzen dituen dendetan, 600 euroak erabili arte. 300 euroko eta 100 euroko sariak ere banatu zituzten Eskolape inguruan: “Herritarrek ezagutzen dute zozketa, eta parte hartzea ona izan da. Egunean bertan zozketan egotea eskatzen dugu, ikusteko herritarrek baita herria denok garela, ez dendak alde batetik eta eurak bestetik. Elkarrekin egiten dugu herria”.