'Manttalingo alaba', Mikel Etxaburu ondarrutarren poema liburu berria
Saturrarango kartzelako emakumeak ipini ditu erdigunean. Gasteizko Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa irabazi zuen lanagaz.
Saturrarango kartzelan emakumeek bizitakoa oroitu eta aitortza egitea da Mikel Etxaburu ondarrutarraren Manttalingo alaba bosgarren poema liburuaren ardatza.
2023an Gasteizko Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa irabazita Pamiela argitaletxearen eskutik argitaratu du poema liburua. Ondarrutarraren azkenengo lanakĀ historiako pasarteak utzitako bizipenak errekuperatu ditu, Mutrikun kokatutako Saturrarango hondartzan egondako emakumeen kartzelan kokatuz. “Gaur udatiarrek autokarabanak aparkatzen dituzten toki berean, lehen Saturrarango kartzela zegoen. Gaur haurrak jostatzen diren toki berean, lehen haurrak amengandik banandu eta erregimenarekin bat egiten zuten familia dirudunei eskaintzen zieten. 4.000 emakumetik gora egon ziren preso Saturrarango kartzelan eta horietatik 200 hil egin ziren”.
Oroitza, aitortza, mina eta esperantza biltzen ditu Manttalingo alabak . “Besarkada estua ‘emakume errebelde eta arriskutsu’ izan zirenei eta zaretenoi. Oroitzen dugun hori gara!”.
Esku bete
Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014), Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016) eta Ahaztu baino lehen, ama (Pamiela, 2021) argitaratu ostean, esku bete liburu ditu jada ondarrutarrak.