Iazko antolaketa errepikatuko du Lea-Artibai Txallengeak
Barikutik [apirilak 12] domekara [apirilak 14] lehiatuko dute eskualdeko errepideetan, Lekeitio iaz bezala mantentzen da.
Berritasunak beti dira ongi etorriak, batez ere ondo funtzionatzen dutenean. Iaz lehen aldiz sartu zen zuen Lea-Artibai Txallengean Lekeitio Lekeitialdea txirrindulari elkartearen 50. urteurrenean. Aurten ere errepikatu nahi izan dute Berriatuko eta Markina-Xemeingo elkarteekin batera. Laugarren aldiz antolatu dute lasterketa, aurten apirilaren 12, 13 eta 14an lehiatuko dute.
Egun bakoitzean herri batetik atera eta iritsiko dira. Barikuan [apirilak 12] erlojupekoagaz errepikatuko dute, kadeteak 16:00etatik hasita eta nagusiagoak 17:00etan, biek ala biek herri arteko 4,2 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute plazatik irten eta Santa Katalina itsasagira arte.
Zapatuan [apirilak 13] Berriatuaren txanda helduko da. 09:45ean aterako dira gazteak 42,5 kilometroko ibilbidea egiteko, Mereludiko gana tarteko. Juniorrak 11:30ean hasiko dira eta 70 kilometroetan Mereludiz gain, Asterrikako igoera izango da batez ere erabakigarria. Azkenik, domekan [apirilak 14], ordu berean helduko zaie gazteenei txanda eta beste 42 kilometro egin beharko dituzte, ostera ere Mereludi igoko dute. Azken egunekoa izango da lasterketarik luzeena, eta gogorrena ere, hankak bi eguneko nekea dutenean: 82 kilometro, Mereludira igoera bat eta Gontzogaraiganera bi. Hain zuzen ere, lasterketak emakumeen Euskaldun Torneorako puntuagarria izango da.