Errentamendurako hamabi etxebizitza eraikiko dituzte Berriatuan
Berriatuan erroldatuta dauden pertsonek izango dute lehentasuna etxe berrietan.
Errentamendurako hamabi etxebizitza eraikiko dituzte Berriatuan. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak argi berdea eman dio alokairurako babes sozialeko hamabi etxebizitza eraikitzeko Berriatuko udalarekin egindako hitzarmenari.
Udalak Urepel plazako 801,29 m²-ko partzela doan utziko dio Etxebizitza Sailari, bertan eraiki ahal izateko etxebizitzak. Era berean, Eusko Jaurlaritza arduratuko da eraikuntza-proiektua idazteaz, eraikuntza eta urbanizazio obrak egiteko kontratazioaz eta obren zuzendaritzaz.
Hori bai, udaletik jakinarazi dutenez, Berriatuan erroldatuta dauden pertsonek izango dute lehentasuna etxe berrietan.