Familia zaintzaileentzako hitzaldia eta tailerrak eskainiko dituzte
Lea-Artibai Amankomunazgoak eskualdeko herriekin elkarlanean antolatu ditu saioak. Hitzaldia bi ordukoa izango da eta tailerrak hiru egunetan egingo dituzte.
Familia zaintzaileak erdigunera ekarri, eta hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu Lea-Artibai Amankomunazgoak eskualdeko herrietako udalekin elkarlanean. Pandemia aurretik egiten zenari berriro heldu nahi izan diete: “Zaintza lanek eta horiek familiengan duten eragina lantzea da hitzaldi eta tailerren helburua”. Hori horrela, Zaintza lana eta bere eragina hitzaldia eta Dementzietan portaera zailak maneiatzeko tailerra eskainiko dituzte apirila eta maiatza bitartean; Bizitzen Elkargoak emango ditu saioak.
Hitzaldian zaintza lanen inguruko “gai orokorragoak” landuko dituzte, eta tailerretan dementzien inguruan ariko dira: “Tailerra zehatzagoa da, hiru egunetakoa; dementziarekin lotutako gaiak landuko dira. Hitzaldiak, berriz, orokorragoak dira”. Hori dela eta, hitzaldietarako ez da izenik eman beharko, baina, tailerretarako bai, Lea-Artibai Amankomunazgora deituta (94-616 90 68).
Zaintza lana eta bere eragina hitzaldia lau herritan emango dute:
- Ziortza-Bolibar. Bihar [apirilak 17], 17:00etatik 19:00etara, udaletxean.
- Berriatua. Apirilaren 22an, 17:00etatik 19:00etara, bideo gelan.
- Etxebarria. Apirilaren 24an, 18:00etatik 20:00etara, kultur aretoan.
- Ispaster. Maiatzaren 8an, 17:00etatik 19:0etara, Iñigo Egiluz udal aretoan.
Dementzietan portaera zailak maneiatzeko tailerra, berriz, eskualdeko hiru herritan egin ahalko da:
- Markina-Xemein. Maiatzaren 6an, 13an eta 20an, Patrokua Jauregian (Mankomunitatearen egoitza).
- Lekeitio. Maiatzaren 7an, 14an eta 21ean, kultur etxean.
- Ondarroa. Maiatzaren 8an, 15ean eta 22an, Kofradia Zaharrean.