Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Barikuan hasiko da VII. Loratu Mutriku bonu kanpaina

Goizez zein arratsaldez eskuratu daitezke bonuak Turismo bulegoan. Bi asteko epealdia izango du kanpainak: maiatzaren 5a izango da azkenengo eguna.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2024/04/17

Mutrikuko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako aktibitatea indartzea eta herriko familien ekonomian laguntzeko asmoz sortu eta jada herrian errotuta dagoen zazpigarren Loratu Mutriku bonu kanpaina martxan hasiko da barikuan [apirilak 19] eta maiatzaren 5era bitartean egongo da abian. 

2020ko udazkenean egin zen lehenengo bonu kanpaina eta herriko hainbat sektoreen jardunean “eragin baikorra” izateaz gain, herritarrengan ere oihartzun zabala izan zuen; “Askok eskertu zuten ekimena aurrera eraman izana”. Hori dela eta, zazpigarrenez ipini dute abian; udaberriko kanpaina izango da oraingoa eta udazkenean ere egingo dutela aurreratu dute.

Kanpainarekin  herriko merkatari eta ostalarien artean 60.000 euro mugitzea eta udalerriko familien erosteko ahalmena 18.000 eurorekin diruz laguntzea lortu nahi du Mutrikuko Udalak, zehazki, 1.200 bonu finantzatuko ditu 20.000 euro erabilita.

Bonuen funtzionamendua ohikoa izango da; bonu sorta bakoitzak 50 euroko balioa izango du eta banatuta egongo da, 10 euroko hiru bonu eta 5 euroko lau bonu edukiko dituelarik. Bonuak 50 euroko balioa izango du, baina herritarrak 35 euro ordainduko ditu, gainontzeko 15 euroak udalak ordainduko dituelarik. “Erosketa tiketaren zenbatekoa bonuaren kopuru bera edota handiagoa izan beharko da, hau da, bonuekin ordainduta ez da itzulketarik egingo esku dirutan ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da”.

Bonuak erosi ahal izateko nahitaezkoa da Mutrikun erroldatuta egotea eta sei urtetik gora izatea. “Norbaiti bertaratzea ezinezkoa bazaio, lagun edo familiako kideren batek eros dezake bere bonua nortasun agiriaren kopia bat erakutsita. Erosketa bakoitzean, gehienez ere 2 bonu erosi ahal izango dira batera”. Bonuak kanpainara atxikitutako 37 establezimenduetan erabili ahal izango dira eta behin bonuak erosita ezingo dira itzuli, ezta dirutan trukatu ere.

Bonuak Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri apirilaren 19tik aurrera; domeatik eguenera 10:00etatik 14:00etara, eta bariku zein zapatuetan, ostera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Honakoak dira kanpainara atxikitutako establezimenduak: Alazne Optika, Albaro denda, Alboka okindegi eta kafetegia, Aldana Burdindegia, Alday Klinika, Ametza Taberna, Ansorregi Oinetakoak, Apain Estetika Zentroa, Aparra arropa denda, Apartak ileapaindegia, Arrizabalaga harategia, Bare Bare taberna, Bigara fruta denda, Buceo Euskadi, Dilaitz barne diseinua, Dotore ileapaindegia, Ekoamalur ekodenda, Garaia arropa denda, Gotzon arrandegia, Iratxe lorak, Iratxe masajeak, Iripe etxetresnak, Islada fisioterapia, Itxasne frutategia, Joseba Elezgarai masaje eta osteopatia, Josune ileapaindegia, Kalbaixo jatetxea, Lasuen Elezgarai botika, Lekube burdindegia, Lon Apraiz botika, Madariaga paperdenda, Maider Pinto estetika, Maneiro lentzeria, Olaizola arropa denda, Potero denda, Sabina denda eta Tximak ileapaindegia.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.