LeartiBai+ taldeak Taldekakoaren finalaurrekoetara sailkatzea lortu du
Eguaztenean [apirilak 17] Algortan jokatu zen Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Taldekako Txapelketaren laugarren kanporaketa. Bertan jokatu zen Karidadeko Masokistak eta LeaArtibai+ taldeen artean. Lea-Artibaiko taldeak lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea.
Taldekakoan ohikoa izaten den moduan, taldeen arteko giroa izatea da garrantzitsuena, eta eguaztenean [apirilak 17] giroa alaitzen laguntzeko akordeoiaren laguntza izan zuten. Bigarren saioa amaitutakoan, gainera, afari merienda egin zuten talde biek elkarrekin.