'Papera josi' tailerra egingo dute Ispasterren
Domekan [apirilak 28] jarri dute hitzordua. Izena eman beharra dago.
Ispasterko Udalak Papera josi tailerra antolatu du domekan [apirilak 28], 11:00etatik 13:00etara, herriko liburutegian. Zazpi urtetik gorako umeentzat pentsatutako ekintza da eta izena eman beharra dago.
Hain zuzen ere, izena emateko epea zabalik dago eta antolatzaileek garrantzia eman diote arin egiteari gehienez 15 pertsonentzako tokia izango baita. Estekan ez ezik, Ispasterko Udalera (946 84 29 99) deituz ere egin daiteke.
Orratza eta haria erabiliz kuaderno ezberdinak sortzea da tailerraren helburua, betiere etxetik topatzen ditugun materialak erabiliko dituzte horretarako: “Enkuadernazio japoniarra, enbrided art eta beste zenbait teknika erabiliko ditugu parte hartzaile bakoitzak bere sorkuntzak egiteko”. Horrez gain, nabarmendu nahi izan dute ez dela aurretik inolako esperientziarik izan behar parte hartzeko, “esperimentatzeko tailer bat” izango delako.