2024/4/23

Hastear da Markina-Xemein eta Etxebarriko 5. Pintxo Bidea

Hemen Be Bai merkatari elkarteak bosgarrenez antolatu du Etxebarriko eta Markina-Xemeingo pintxo lehiaketa. Aurtengoan hamar tabernak parte hartuko dute. Bihartik [apirilak 25] domekara [apirilak 28] bitarte 4.000 pintxotik gora saltzea espero dute.

Herri Hezitzaileen sarera batu da Markina-Xemein eta atzo [azaroak 21] egin zuten lehenengo saioa. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Markina-Xemeingo hezkidetza programak, hizketagai

Udalak herriko egoeraren diagnostikoa egin du, eta bertan jasotako emaitzak azalduko dizkiete herritarrei bihar [apirilak 24], 18:30ean, kultur aretoan.

Sagarmendi eta Zulaika, Gipuzkoako Txapelketako finalean

Maiatzaren 18an jokatuko du finala Luis Zulaikarekin batera, Donostiako Atano III pilotalekuan.

Urrestiren historia, pantaila handira

Karmele Urrestiren historia oinarri hartuta 'Karmele' filma grabatzen ari da Asier Altuna zuzendaria; Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua' liburua abiapuntu hartuta.

XII. Lea-Artibai Rallyaren aurkezpena. Argazkia: Ander Zelaia.

Maiatzaren 3an eta 4an izango da XII. Lea-Artibai Rallyea

Zapatuan [apirilak 20] Kastinparro racing taldekoek aurkezpen "desberdina" egin zuten Amoroton: lasterketa txiki bat egin zuten herrian.

Amorotoko Pala Txapelketaren irabazleak erabakiko dira zapatuan

Amorotoko hiru bikote eta Ondarroako bat sailkatu dira finalera. Zapatuan [apirilak 27] Zerbeza Egunaren baitan lehiatuko dira finalak.

Ortugintza modu profesionalean ikasteko aukera Markina-Xemeinen

Maiatzaren 15ean abiatuko da ikastaroa eta ekainaren 26ra bitartean 28 orduko ikastaroa eskainiko da. Izena emateko epea zabalik dago.

'Papera josi' tailerra egingo dute Ispasterren

Domekan [apirilak 28] jarri dute hitzordua. Izena eman beharra dago.

Amatasunaren politizazioa landuko dute Etxelilan

Ama ta Asunak dokumental erakusketaren aurkezpena eguenean [apirilak 25], Etxelilan.

Gehiago