Eguzki: "Saturrarango erabakia aurreikusi zezaketen"
Talde Ekologistatik urte asko daramatzate errekaren saneamendu falta salatzen eta "etsipenez" jaso dute erabakiaren berri.
Saturrarango kantina eta komun zerbitzuen irekiera baimena ukatzearen erabakia etsipenez jaso du Eguzki Erakunde Ekologistak, hain zuzen ere, “aurreikusi zezaketen” erabaki bat zela, eta hortaz, saihestu beharreko egoera bat zela argudiatu dute. “Urte luzez egindako hitzemate eta, esan genezake, burlen ostean, etsipenez jaso dugu aurreikusi zezaketena, azkenean, gertatu dela. Ura Agentziak ‘Eusko Jaurlaritza’ aurkeztutako kontrako txostenari egiten diogu erreferentzia, Kosta Zuzendaritzari ‘Eusko Jaurlaritza’ irekira baimena ukatzea eragin duena, zehazki”.
Eguzkitik hamabost urte baino gehiago daramatzate errekaren saneamendu falta salatzen eta Mijoatik hasi eta Saturrarango hondartzara saneamendu zerbitzu sare bat eskatzen, errekara isurtzen diren hondakin urak eta isurketa kutsagarriak ekiditeko. “Iazko udara arte komuneko hondakin urak eta kantinako hondakinak zuzenean isurtzen ziren errekara, inolako tratamendurik jaso gabe”.
“Jaurlaritzak alde batetik ez dute esandakoa betetzen eta bestetik, honen eragina ekiditeko bidea bilatzen dute kantina eta komunak zarratzeko erabakiarekin”.
Aurrekariak. 2021eko otsailean Ura Agentziak saneamendu proiektuaren idazketa lizitatu zuenean “aurrerapausotzat” jo zuten. “Proiekturik gabe ez dagoelako lanik gauzatzerik, baina garbi utzi genuen ez genuela txalo egingo, lan hauek hamarkada luzeko atzerapena zutelako”. Zehazki, 2007 eta 2011 urte bitartean, Gipuzkoan hainbat lan hidrauliko finantzatzeko Akordio Esparru bat izenpetu zuten Eusko Jaurlaritzak, baina bertan behera geratu zen proiektua. “Jaurlaritzak ez zuten bete proiektuaren %75a finantzatzeko konpromisoa eta 2022an proiektuak martxan jartzeko asmoa baieztatu zuten. Agintaldiak joan eta etorri, oraindik egoera berdin dago”.
Eguzkitik Jaurlaritzaren lehentasun falta salatu dute Mijoako ubideari dagokionez. “Alde batetik ez dute esandakoa betetzen eta bestetik, honen eragina ekiditeko bidea bilatzen dute kantina eta komunak zarratzeko erabakiarekin. Logika horri jarraituz, zergatik ez dute poligonoa zarratzen, enpresek egiten dituzten isurketen aurrean?. Hori ez da gure nahia, gure nahia da saneamendu proiektu egoki bat egitea, guztion onurarako”.
Horrekin batera errekako kontaminazio maila dela eta, arrain hazkuntzarekin “ia guztiz amaitu” duela adierazi dute. “Saturrarango hondartzak aparkamentu dotore bat du, baina ez du oinarrizko saneamendu sistemarik. Lehentasun kontua da“.