Sendabelarrekin gibel garbiketa egiten ikasiko dute Amoroton
Maiatzaren 17an egingo dute tailerra. Izena eman behar da.
Amorotoko Udalak sendabelarrekin gibela garbitzen ikasteko saio teoriko eta praktikoa eskainiko ditu. Maiatzaren 17an, 17:30etatik aurrera, ipini dute hitzordua, kultur etxean.
Tailerra GarbiƱe Larreak urnietarrak emango du: “Sendabelarrezko tintura depuratzaileak egingo ditugu, eta baita dastatu ere. Horrez gain, elikadura aholkuak ere emango ditugu”. Larrea naturopata kolegiatua izateaz gain, hezitzaile ayurvedikoa ere bada. Gainera, Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili liburua argitaratu zuen 2021ean.
Hala, tailerrean 30 lagunek parte hartu ahalko dute. Herritarrek jada izena eman dezakete; gainontzekoek maiatzaren 6tik aurrera egin ahalko dute. Hiru bide zabaldu dituzte izena emateko: udaletxera joanda, 94-684 25 49 telefonora deituz, edo kultura.amoroto@gmail.com helbidera idatziz.