Euskararen erabileraren inguruko solasaldia, goi mailako kirolarien eskutik
Euskararen erabileraren inguruko solasaldiaren inguruan hausnartu nahi du Mutrikuko Udalak eta horretarako solasaldi bat antolatu dute. Hitzordua astelehenean [maiatzak 6] da, 18:30etik aurrera, Zabiel Kultur Etxean eta Ane Urkiri Ansola kazetari mutrikuarrak gidatua izango da. Sarrera doakoa izango da aretoaren edukiera bete arte eta antolatzaileek herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Hain zuzen ere, aisialdian jarri nahi dute arreta eta horretarako goi mailako hiru kirolari gonbidatu dituzte: Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaile berriatuarra, Iñaki Goikoetxea Sagua Isuntza arraun elkarteko patroi lekeitiarra eta Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria. Hirurak euskararen defendatzaile sutsuak dira eta agerian utzi dute behin baino gehiagotan. Arrasatek ahal duen bakoitzena prentsaurrekoetan, Saguak ere traineruan baita Azkorbebeitiak Euskal Selekzioagaz korrika egiteko erabakiagaz.